Errepide istripu larria gertatu da goizeko zazpi eta erdiak inguruan N-634 errepidean, Galdakao (Bizkaia) parean: auto bat bere bidetik atera eta kontrako karrilean iraulita geratu da. Gidaria, gizonezko bat, hil egin da.
Hain zuzen ere, autoaren hondakinen artean harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Nolanahi ere, atera dutenerako hilda zegoen.
Autoa bidetik kentzen zuten bitartean errepidea itxita egon da Bilborako noranzkoan, eta auto ilarak sortu dira.
Errepideak
Gidari bat hil da Galdakaon, autoarekin bidetik aterata
N-634 errepidean gertatu da ezbeharra, goizeko zazpi eta erdiak inguruan. Gizonezko bat da hildakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu