Auto istripua gertatu da 08:55etan GI-632 errepidean, Ormaitegi (Gipuzkoa) parean: Beasain aldera zihoan Citroen Saxo bat bidetik atera da, errepideko erdibitzailea jo du, eta gurutzatuta geratu da. Talkaren ondorioz, gidaria, emakumezko bat, zaurituta eraman dute Zumarragako erietxera. Autoa bidean gurutzatuta geratu denez, Beasain alderako bidea itxi egin behar izan dute, eta ilarak sortu dira.
Horrez gain, ordu berean beste istripu bat gertatu da N-130 errepidean, Gaztelun (Gipuzkoa): auto batek eta autobus batek elkar jo dute, baina ez da inor zauritu.
Errepideak
Gidari bat zauritu da Ormaiztegin autoarekin bidetik aterata
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu