Errepideak

Gidariek atsedenik hartu gabe 31 orduz gidatu zutela eta, bi autobus gerarazi dituzte Irunen

2008ko martxoaren 8a
13:45
Entzun
Alemaniako matrikuladun bi autobus gerarazi zituen ostegunean Ertzaintzak A-8 autopistako Irungo ordainlekuan, gidariek 31 orduz gidatu zutelako, atsedenik hartu gabe.

Portugaldik Alemaniara bidean ziren bi autobusak; hain zuzen ere, Europako Txapeldunen Futbol Ligako partida bat Portugalen jokatu zuen talde alemaniar baten jarraitzaileak ziren bidaiariak.

Gidari biek 31 ordu atsedenik hartu gabe gidatzen zeramatela ikustean, gerarazi eta atseden hartzera behartu ziztuzten ertzainek. Horrez gain, 4.601 euroko isuna jarri zioten bakoitzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.