Ginea presoaren bi lagunek auto istripua izan dute espetxetik bueltan

Etxerat-ek salatu duenez, sakabanaketak aurten eragin duen hamargarren istripua izan da

Erredakzioa
2011ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Espetxera bidean, beste auto istripu bat izan da. Josu Ginea euskal presoaren Larrabetzuko (Bizkaia) bi lagunek auto istripua izan zuten joan den asteburuan, Estremerako espetxetik Euskal Herrira bueltan zetozela. Etxerat-ek salatu duenez, sakabanaketa politikak aurten eragin duen hamargarren istripua izan da hori.

Euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunen elkartearen arabera, Honrubia herrian (Espainia) gertatu zen ezbeharra, autoarekin bide bazterra jota. Kolpea handia izan bazen ere, Ginearen bi lagunak onik daudela jakinarazi du Etxerat-ek.

Joan den urtean, 11 istripu izan ziren espetxerako joan-etorrietan. Sakabanaketa politika hasi zutenetik, berriz, 400 izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.