Donostiako Eureka Zientzia Museoan ekitaldia egin du EH Bildu koalizioak, herrialdean aurrera begira dituen proiektuen berri emateko. Hurrengo hilabete eta urteotan "ekimen ausartak eta eraldatzaileak" abian jarriko ditu EH Bilduk Gipuzkoan, Ainhoa Beola eledunak azaldu duenez. "Gipuzkoako herritarron beharrak eta nahiak bideratzeko abiapuntu hartuta, beste gipuzkoa bat eraikitzeko iniziatibak hartzen jarraituko dugu", esan du Beolak, EHBilduren hautetsi eta militante ugariren aurrean. Besteak beste, Zarautz, Azkoitia, Tolosa, Villabona eta Eskoritzako alkateek parte hartu dute ekitaldian.
EH Bilduk azken hiru urteotan politika egiteko era "goitik behera" aldatu duela esan du Beolak. Aurrera begira ere, bide beretik jarraitzeko asmoa du koalizioak: "Horretarako, eraldaketa gauzatzeko, elkarlana funtsezkoa da". Hurrengo hilabeteetako xede nagusia enplegua eta ekonomia sustatzen jarraitzea izango du koalizioak.
Politika
Gipuzkoa "eraldatzeko" elkarlana eskaini du EH Bilduk
Koalizioaren hautetsiek eta militanteek datozen hilabeteetako egitasmoak azaldu dituzte Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu