Gipuzkoako errepide sarearen mantentze aurrekontuak «oso murritzak» izan dira,eta lurraldeak 140 milioi euroko defizita pilatu du alor horretan. Hala azaldu du Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituren Kontserbaziorako teknikari Iñigo Zufiriak, Batzar Nagusietan egiten ari diren bidesariei buruzko batzorde txostengilean. Zufiriak gogorarazi du errepide sarearen balioaren %2 eta %3 artean bideratu beharko litzatekeela kontserbaziora, baina ez dela beti horrela egin. Prebentzioakduen garrantzia nabarmendu du, eta horren alde egin beharko litzatekeela esan. Prebentzioa hobetzeko, Zufiriak emandako datuen arabera, Gipuzkoak 135 milioieuro inbertitu beharko lituzke aurten errepide sarearen kontserbazioan. 135 milioi euro horietatik 68 aldundiak ordaindu beharko lituzke, eta67 milioi euro Bidegik.
Batzar Nagusiek Etxegaraten kamioi astunentzat bidesaria jartzeko foru araua bertan behera utzi ostean —Bilduk, Aralarrek eta PPk babestu zuten proposamen hori—, beste batzorde txostengile bat sortu dute bidesarien gaia aztertzeko. Lehen agerraldiak egiten ari dira adituak, eta atzo Zufiriaren txanda izan zen.
Txostenean azaldu du Gipuzkoak orografia berezia duela, eta horregatik errepideak eraikitzeko kostua ohi baino handiagoa dela. Berdin gertatzen damantentze lanekin. Kostako errepidea jarri du adibide gisa. Errepide horretan berrikuntza lan ugari egin behar izaten dituzte, haize eta euri denboraleek eragiten dituzten luizien ondorioz.
Txostenaren arabera, hainbat lurraldetan errepideetarako aurrekontuaren erdia erabiltzen damantentze lanetan, eta inbertsio hori handitu egiten da errepide sarea garatuz doan heinean. Gipuzkoan, ordea, ez da horrela gertatu, Zufiriaren esanetan. Hark azaldu duazken hamabost urteetan %53 handitu delalurraldeko errepide sarearen ondasun balioa: 3.547 milioi eurotik, 5.428 milioira. Mantentzerako aurrekontua, ordea, ez da maila berean igo. Hala, egungo egoera guztiz aldatuko duen plan baten beharra dagoela aipatzen da txostenaren ondorioetan. Plan horrek bi oinarri izan beharko lituzke: 140 milioi euroko «defizit historikoari» aurre egitea eta lehen belaunaldiko errepideak egokitzea, 40 urtetik gora dituztenak, alegia: N-1 eta GI-20 bideak.
Herritarrei kostu horiek azaltzea eta eskatzen duten adinako zerbitzua jasotzeko egin behar den inbertsioaz ohartaraztea ere aipatzen da neurrien artean, baita zirkulazioa kudeatzeko zentroaren erabilera sustatzea ere. Iaz inauguratu zuten zentro hori.
Atzoko batzordean izan zen, Zufiriarekin batera, aurreko legegintzaldian bidesarien gaia aztertzeko egindako batzorderako txostena egin zuena, Jesus Maguregi teknikaria. Errepideak eraikitzea eta mantentzea ez dela doakoa nabarmendu zuten. Gainera, azaldu zuten, garai batean bidesaria jartzen zuten errepideen aldean bazela ordaindu gabeko bidea hartzeko aukera. Baina gaur egun irizpide hori ez da horrenbeste kontuan hartzen, eta errepide alternatibarik egon ez arren, jartzen dituzte bidesariak.
Maguregik 2006an aurkeztu zuen bidesariei buruzko txostena; haren ustez, baldintzak ez dira aldatu geroztik. Beraz, txostenak gaur egun ere balio duela iritzi dio. Bertan, besteak beste,N-1, A-15 eta GI-632 errepideetako hainbat zatitan erabileragatik kanon bat jartzea proposatzen zen. Sistema horrek zirkulazioa arintzen lagunduko zuela zioen txostenak, eta horrek mantentze kostuak gutxituko zituela. Maguregik atzo gogorarazi zuen, gainera, Gipuzkoa barruko erabiltzaileen artean berdintasun handiagoa izatea bermatzen duela kanonaren sistemak. Zehaztu zuen A-8 eta AP-1 inguruan dauden herrietako biztanleek urteak daramatzatela bidesariak ordaintzen, eta N-1 inguruan daudenek, berriz, ez. Eta hori «bidegabea» iruditzen zaio.
Gipuzkoak 140 milioi euroko defizita du errepide sarearen mantentzean
Aurten 135 milioi euro inbertitu beharko lituzkete aldundiak eta Bidegik, kontserbazio egokia bermatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu