Gipuzkoak 2015erako bermatu nahi du zerbitzu guztiak euskaraz emateko aukera

2012ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Diputazioko zerbitzu guztiak euskaraz emateko aukera 2015. urterako ziurtatu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horrela jakinarazi zuen diputazioko eledun Larraitz Ugartek, atzo Donostian eginiko agerraldi batean.

Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko 2011ko planaren ebaluazio txostena aintzat hartu, eta 2012ko planaren edukiak onartu zituen atzo diputatuen kontseiluak. 2011rako asmoen %62,5 bete zituen iaz diputazioak. Jendaurreko ekitaldietan lortu zuten helburuen betetze maila handiena (%92,7); apalena, aldiz, kontratazio administratiboan (%33,8). Ugartek nabarmendu zuenez, diputazioko sail guztietan sei puntu igo zen iaz, batez beste, 2009ko dekretuan ezarritako betetze maila. 2011ko datua beste sei puntu hobetu nahi du aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.