Gipuzkoak bere gain hartuko du mendekotasun arinekoen laguntza

Ander Rodriguezek dio atzerapausoa dela Espainiak ez laguntzea aurten mendekotasun urriko pertsonei

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak mendekotasun arina dutenei 2012an diru laguntzarik ez diela emango iragarri eta gero, Gipuzkoako Foru Aldundiak pertsona horiei diruz lagunduko diela jakinarazi du Gizarte Gaietarako foru diputatu Ander Rodriguezek. Espainiako Gobernuaren erabakiak «atzerapauso handia» ekar dezakeela esan du Rodriguezek, etaatzerapausorik izan ez dadin aldundiak bere gain hartuko duela laguntzak ematearen kostua: «Erabaki honekin berretsi egiten dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak premia gehien duten pertsonekin duen konpromisoa». Aurrez, erabaki bera hartu zuten Hego Euskal Herriko gainerako lurraldeek.

Mendekotasun Legea «pixkanaka» ezartzeko egutegi bat indarrean dago, Rod; horren arabera, iaz hasi ziren 1. graduko 2. mailako mendekotasuna dutenek diru laguntzak jasotzen. Espainiak ezagutarazitako luzapenak, ordea, legearen garapenean geldialdi bat ekarri duela salatu du Rodriguezek. Egun, 1.381 lagunek jasotzen dute mendekotasunari lotutako laguntza Gipuzkoan; aurten 300 pertsonak gehiagok jasoko dutela espero du diputazioak. 325.000 euroko gastua hartuko du bere gain aldundiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.