Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak jakinarazi du aldundiak herri akusazio gisa parte hartuko duela irailaren 18an Deskargan gertatu zen lan istripuaren auzian. Duela egun batzuk adierazi zuen Lan Ikuskaritzak "kriminalitate zantzuak" sumatu zituela.
GI-632 errepidearen eraikuntza lanetan gertatu zen istripua, Antzuola eta Bergara artean. Istripuaren harira, azpikontratatutako Aballa SL enpresa eraikuntzatik at uztea erabaki zuen aldundiak. Ugartek adierazi duenez, erabaki "egokia" izan zen hura, eta langile gehiagoren osotasuna arriskuan jartzea saihestu zuen.