LAN GATAZKA

Gipuzkoako adinekoen egoitzetan ekainaren 1etik greba mugagabea antolatuko du ELAk

Adinekoen egoitzetan, etxebizitza tutelatuetan eta eguneko zentroetan egingo dute greba.

ELAren protesta Donostian maiatzaren 8an. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 19a
16:21
Entzun

Joan den astean ordezkarien batzarra egin ondoren, ekainaren 1etik aurrera greba mugagabera deituko du ELA sindikatuak —hark du gehiengoa sektorean—.

Sindikatuak jakinarazi duenez, 24 egoitzatan eta eguneko zentro ugaritan akordioak itxi dituzte, eta greba hasi aurretik beste hamabost egoitzatan gutxienez akordioa ixteko aukera dute: "Argi daukagu orain dela hilabete baino askoz hobeto gaudela sektorean, borrokak bere fruituak eman dituela eta emango dituela, eta akordio berriak lortuko direla. ELAk borrokan jarraituko du langileak borrokatzen jarraitzeko prest dauden bitartean".

2014ko urriaz geroztik luzatu da lan gatazka, sindikatuaren esanetan patronalak irekitako mahai desberdinetan "akordio orokor bat egiteari ezezko borobila" eman baitio. Gogorarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren hasieran bi aldeei akordio proposamen bat egin ziela, honako neurri hauekin: 2015. urterako %2ko soldata igoera, 2016rako KPI+2ko soldata igoera, igande eta jaiegunetako plusa ia bikoiztea, gau iraunkorretako langileen gaueko plusa %50 igotzea, eta aintzinatasun plusa ere igotzeko proposamena.

ELAk salatu du patronalak ez duela "ezer" negoziatu nahi: "Beraien estrategia bakarra ez negoziatzea da. Sektorea blokeatu nahi dute, jakinagatik Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duela ia osorik sektorea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.