GIZARTEA

Gipuzkoako adinekoen zentroetako langileen %92k egin dute greba, sindikatuen arabera

Bost eguneko greba egingo dute langileek, ELAk eta LABek deituta. Eguneko zentroetan %80 beharginek ez dute lanik egin. "Arrakastatzat" jo dute babesa sindikatuek.

2013ko apirilaren 29a
16:13
Entzun

Bost eguneko greba hasi dute gaur Gipuzkoako adinekoen zentroetan. Sektore horretarako lan hitzarmen bat eskatzeko asmoz deitu dute protestara ELA eta LAB sindikatuek. 3.000 langile baino gehiago daude deituta protestara, eta 6.000 adineko inguru daude greba egitekoak diren zentroetan.

Sindikatuek jakinarazi dutenez, %92 beharginek egin dute greba adinekoen zentroetan, eta %80k eguneko zentroetan. ELAko ordezkari Iñigo Zubeldiak "arrakastatzat" jo du grebak izandako babesa. Gainera, 800 langile inguruk manifestazio bat egin dute gaur goizean Donostian, Hitzarmen duina, erreformarik ez lelopean.

Grebak ez du eraginik izango Biharko enpresak kudeatutako hamazazpi zentroetan. Enpresa horrek aurreakordio bat izenpetu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin iragan ostiralean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.