Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez, zerga sistemaren erreforma gauzatzeko neurriak prestatzen ari da. Ohar batean jakianarazi duenez, "zerga-sistemaren ekitatea, progresibitatea eta efizientzian aurreratzea" du helburu, "zergen baliabideak eta kargak zergadunen artean gehiago eta hobeto banatzeko". Proposamenak lan-errenten eta kapital-errenten zerga-zama parekatzeko bidean urratsak eman nahi dituela jakinarazi du. Epe motzean lantzen ari dira aldaketak, eta urtea amaiu aurretik eztabaidatuta eta onartuda egotea aurreiuksten du. Oro har, hiru multzotan planteatu ditu Aldundiak aldaketak: PFEZren araudiari dagozkionak, ondarearen gaineko zerga berriro ezartzeari dagozkionak eta oinordetza eta dohaintzen gaineko zergari dagozkionak.
Gipuzkoako Aldundia "zerga baliabideak eta kargak hobeto banatzeko" erreforma prestatzen ari da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu