HONDAKINEN KUDEAKETA

Gipuzkoako Aldundiak EH Bilduri egotzi dio GHKren egoera ekonomiko "zaila"

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak azalpenak emango ditu Batzar Nagusietan, berak hala eskatuta.

Jose Ignacio Asensio, Batzar Nagusietan, irailean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 5a
07:37
Entzun

BERRIA egunkariak argitaratu duenez, Madrilek abuztuan aldatu zuen GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren izaera, eta Gipuzkoako aldundiari atxikitako erakundetzat jo zuen. Zorrari eta defizitari buruzko helburuak bete ez dituenez, diputazioaren erreskatea behar du ia 50 milioiko zorrari aurre egiteko.

Asensiok ziurtatu du hondakinen kudeaketarako aurreikusitako azpiegiturak eraikiko dituztela indarrean dagoen legealdian, eta aurreko diputazioari egotzi dio GHKren egoera ekonomikoaren ardura: "GHK igarotzen ari den une zaila Bilduren gobernuaren kudeaketa tamalgarriaren ondorio da". Halaber, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren hitzak bere egin ditu, eta berretsi du ez dutela zalantzarik diputazioaren egonkortasun ekonomikoaren inguruan.

Kexu azaldu da Asensio: "Deigarria da GHK-ko presidentetzak prentsaren une berean ezagutu izana GHK-ko kontu hartzailearen txostena. Oso arraroa iruditzen zaigu kontu hartzaileak bere ikuspuntua guri azaldu ez izana. Ez dugu ulertzen kontu hartzailearen jarrera".

GHKren egoera ekonomikoaren xehetasunak Batzar Nagusietan azaltzeko agerraldi bat egitea galdegin du Asensiok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.