Gipuzkoako Aldundiak Iñaki Errazkinen aurkako mehatxuak salatu ditu

Babes osoa adierazi dio foru aldundiko egungo kabineteburu eta Azpeitiko alkate izandakoari

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Azpeitiko udaletxera iritsitako gutun anonimo baten bidez Iñaki Errazkin udal horretako alkate ohi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egungo kabineteburu denak jaso dituen mehatxuak direla eta, babes osoa adierazi dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta mehatxu horiek salatu ditu ohar baten bitartez. Kabinete buruaren aurkako mehatxu horiek «oso larriak» direla nabarmendu du aldundiak, baina ez direla inola ere oztopo izango foru gobernuaren eguneroko lanean.

Halaber, azken hilabete hauetan hainbat hautetsik eta herritarrek jaso dituzten antzeko mehatxuak ere salatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.