Gipuzkoako Aldundiak aurreratu du N-1 errepidean kamioientzako bidesaria ipintzeko aukera ari dela aztertzen, lurraldeko errepideen finantzaketa orekatu ahal izateko. Itziar Miner Diputazioko Zerga Politikako zuzendariak halaxe adierazi zuen atzo, Batzar Orokorretako lantaldean.Haren arabera, arazo ekonomiko larria da erabaki hori hartzeko arrazoi nagusia: «Aurrekontuek ezin diete aurre egin gastuei, eta, horregatik, beharrezko iruditzen zaigu bidesaria jartzea». Ordea, ez dute kamioilariek soilik ordainduko. Izan ere, autoentzako beste sistema bat jarriko dute abian. Minerren esanetan, herritarrek zirkulazio zerga bat eskuratu beharko dute errepide sare nagusian ibiltzeko. Bidesarien prezioa jaitsi egingo dute.
Bildu bidesaria ipintzearen kontra azaldu zen joan den irailean, eta atzera bota zuen Etxegaraten bidesaria jartzeko erabakia. Baina jarrera aldatu du orain.Minerrek esan du N-1eko bidesariarekin Gipuzkoako biztanleak orekatuago egongo direla errepide ordainketei dagokienez: «Lurraldeko kohesioa ere bilatzen dugu bidesariarekin, ez baita berdin Gipuzkoako leku batean bizitzea edo bestean». Bidesariaren aldeko beste arrazoi bat Europako Batasuak ipiniko duen sistema da, Minerren esanetan.
Gipuzkoako Aldundiak N-1eko bidesaria berreskuratu nahi du orain
Kamioiek ordainduko lukete bidesaria, eta auto gidariek zirkulazio zerga ordaindu beharko lukete sare nagusirako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu