Gipuzkoako Foru Aldundiak dio "ahalegin berezia" egingo duela igandean, "Kilometroetara doazen guztiek garraio publikoa erabiltzeko erraztasunak izan ditzaten". Horretarako Lurraldebuseko autobus zerbitzua areagotuko du, eta Eusko Trenek bere zerbitzua indartuko du Aldundiaren laguntzarekin.
Horrez gain, Azpeitira iristeko eta handik bueltatzeko zerbitzu bereziak erabiltzeko Kmk’11 txartela egongo da salgai, eta txartel bakarraren bidez trena eta autobusa hartu ahal izango dira. Zerbitzu berezi batzuk hartzeko Kmk’11 txartelak soilik balioko du eta ezingo da Lurraldebus txartela erabili. Kmk`11 txartela Eusko Trenen tren+autobus zerbitzua erabiltzeko da, eta Eusko Trenen ohiko zerbitzuak txartel bakarraren bidez ordaindu ahal izango dira.
Guipuzcoanaren zerbitzu zuzenari dagokionez (Donostia-Azpeitia), txartela autobusean bertan erosi beharko da, eta gainerakoetan Eusko Trenen geltokietan.
Garraio bereziei dagokienez, hemen behean oinarrizko informazioa, baina informazio osagarria www.lurraldebus.net webgunean dute erabiltzaileek.
Tren eta autobus konbinazioa
1. Irun- Donostia -Zumaia (trenez) + Azpeitia (autobusez geldialdirik gabe); ordu erdiro.
2. Getaria (autobusez Zumairaino, Patxita Etxezarreta geltokia) eta Azpeitia (autobusez).
3. Ermua-Eibar-Elgoibar (trenez) + Loiola (autobusez). Orduro izango da zerbitzua. Elgoibartik orduro aterako dira autobusak 8:20etatik aurrera. Loiolatik ere orduro aterako dira, 13:30etik aurrera.
Autobus zuzenak
1. Zumaia-Azpeitia (ohiko geldialdiak egingo ditu); ordu erdiro, 07:30etik aurrera, eta itzultzeko ere ordu erdiro, eta laurden eta laurden gutxitan.
2. Zumarraga-Azkoitia-Loiola (ohiko geldialdiak egingo ditu); ordu erdiro. Irteera Renfeko geltokitik. Zumarragatik ordu erdiro aterako dira autobusak 8:45etik, eta itzultzeko Loiolatik ere ordu erdiro, puntuan eta erditan. Bi zerbitzu horietan erabilgarria izango da Lurraldebus txartela.
3. Donostia-Azpeitia (geldialdirik gabe) Joan-etorrirako txartel berezia sortu da, eta ez da besterik onartuko zerbitzu horietan. Joan-etorriko txartelak sei euro balioko ditu. Donostian jendea hartzeko geldialdi bakarra Pio XII.ean izango da. Donostiatik autobusak ordu erdiro aterako dira 8:30etik 12:00ak arte eta Azpeititik itzultzeko ordu erdiro 16:00etatik 20:00etara.
Azpeitian autobusen geltokia Garmendipeko aparkalekuan izango da, zirkuituaren ondoan.
Loiolan Lagunak auto-eskolako zelaigunean izango da autobus geltokia.