azpiegiturak

Gipuzkoako Batzar Nagusiak AHTaren alde, EAJ, PSE eta PPk bat eginda

Sozialistek aurkeztutako ekimenaren kontra azaldu dira Bildu eta Aralar. 

2011ko irailaren 21a
14:21
Entzun

Gipuzkoako Batzar Nagusiak abiadura handiko trenaren (AHT) alde azaldu dira gaur, EAJk, PSE-EEk eta PPk hala bozkatuta. Sozialistek aurkeztu dute ekimena, eta beste biak alde agertu dira. Bilduk eta Aralarrek ekimenaren kontra bozkatu dute. 

"Gipuzkoarrentzat proiektu hau erabakigarria, eta egingo den bermea eman nahi diogu ekimen honekin", esan dute EAJk, PSEk eta PPk. Halaber, "tren sare osoa" aintzat hartu beharko litzatekeela aipatu dute euren hitzaldietan.

Idoia Ormazabal Bilduko batzarkideak adierazi du herritarrek ez dutela aukerarik izan ATHa beharrezkoa den edo erabakitzeko.

Rebeka Ubera Aralarreko batzarkidearen ustez, tren azkarrak ez du lurraldea egituratuko; "eskualdeak eta herriak banandu egingo ditu".

Beste gaiak

Beste gai batzuk ere jorratu dituzte gaur Batzar Nagusietan. Esaterako, hondakinak jasotzeko gaurko sistemaren alde agertu dira EAJ, PSE eta PP, eta Bildu, PP eta Aralar Gipuzkoan bidesariak kentzearen alde azaldu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.