Gipuzkoako Batzar Nagusietan errepide nagusietako bidesari sistemaren azterketaz arduratu den batzordearen gehiengoa, herrialdean sistema zabaltzearen alde agertu da. EAJ, Hamaikabat eta PSE-EE azaldu dira neurriaren alde. Kontra, EB, Aralar, Alternatiba eta PP -ezker abertzaleak ez du ordezkatzarik, Espainiako Justiziak baliogabe jo zuelako 2007ko foru hauteskundeetan-.
Gipuzkoaren eta Nafarroaren desadostasunak
Laura Alba (UPN) Nafarroako Gobernuko Garraio kontseilariari Gipuzkoak Etxegaraten bidesaria jartzea gaizki iruditu izana ez du ondo ikusten Markel Olano (EAJ) Gipuzkoako ahaldun nagusiak, "beraiek, A-15 martxan jarri zenetik, Irurtzunen jarri zutelako bidesaria". Gipuzkoako Batzar Nagusiak herrialdeko errepideetan bidesariak ipintzea aztertzen ari dira -besteak beste, Etxegaraten jarriko lukete-, eta Olanok aitortu du gipuzkoar gidariek deskontuak izan ditzaketela.
Eneko Goia Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak eta Albak berak bilera egin dute gaur, Donostian.
"Krisi garai hauetan Gipuzkoak bidesariak jarri nahi izatea neurri injustua, diskriminatzailea eta desegokia da", esan zuen atzo Nafarroako Garraio kontseilariak. Nafarroako garraio arloko enpresariek haren iritzi bera dute.
azpiEGITURAK
Gipuzkoako Batzar Nagusiak, bidesari sistema zabaltzearen alde
Gaiari buruzko batzordean EAJ, Hamaikabat eta PSE-EE azaldu dira neurriaren alde, EB, Aralar, Alternatiba eta PP aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu