Gipuzkoako Diputazioak bi milioi euro emango ditu euskara bultzatzeko

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.109.490 euro jarriko ditu 2011n, euskararen erabilera eta normalizazioa bultzatzeko. 2010erako laguntzetan %20ko murrizketa ezarri zuen, eta hurrengo urterako eutsi egingo dio laguntzen kopuruari. Eskaerak egiteko epea urtarrilaren25ean amaituko da.

Zortzi ataletan banatu dituzte lan esparruak: euskarazko aldizkako argitalpenak, euskara sustatzeko proiektuak, euskarazko ikus-entzunezko proiektuak, euskaraz garatutako haur eta gazteen aisialdirako produktuak ekoizteko proiektuak, euskarazko liburuak hedatzeko ekintzak, euskararen erabilera normalizatzeko udal planak, itzulpen praktikak egiteko bekak eta alor sozio-ekonomikoan planak egiteko proiektuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.