Gipuzkoako Diputazioari kritika, ume lapurtuen auzia dela eta
DONOSTIA. Ustez lapurtuak izan ziren umeen kasuak ikertzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak Aranzadi Zientzia Elkartearekin sinatutako hitzarmena salatu du SOS Haur Lapurtuak elkarteak. «Ez dugu uste elkarte horretako buru Paco Etxeberria independentea denik gai hau ikertzeko. Aldundiak ez du biktimen ahotsa entzun. Gainera, ez dizkigu erraztasunak ematen beharrezkoa dugun informazioa lortzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu