politika

Gipuzkoako EAJ, "oinarri etiko eta politikoekin"

Giza eskubide guztiak eta erabaki eskubidea defendituko dituztela adierazi du Joseba Egibar GBBko presidenteak 'Batu gaitezen' egitasmoaren aurkezpenean. Markel Olano ahaldun nagusigaiarekin eta Eneko Goia Donostiako alkategaiarekin batera azaldu da.

2010eko urriaren 2a
15:24
Entzun
Hauteskunde kutsuko ekitaldia egin du gaur Gipuzkoako EAJk Donostian, ekitaldian Joseba Egibar Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) presidentearekin batera izan baitira Gipuzkoako ahaldun nagusigaia -Markel Olano- eta Donostiako alkategaia -Eneko Goia-. Batu gaitezen egitasmoa aurkeztu du herrialdeko EAJk, eta Egibarrek jakinarazi du bakea eta normalizazio politikoa lortzeko ezinbestekoa izango dela "giza eskubide guztiak errespetatzea eta euskal gizartearen erabaki eskubidea bultzatzea". EAJ "oinarri etiko eta politiko" horiek aintzat hartuta ariko da, haien arabera.

Victoria Eugenia antzokian egin dute ekitaldia, eguerdian. Gipuzkoako kargu organiko eta publiko asko ere han izan da. Euskal Herriaren iragan politiko hurbilari buruzko bideo bat eman dute, eta Bagare kanta piano doinuz entzun ahal izango dira.

Egibarrek gaur bertan Batu gaitezeniritzi artikulua idatzi du BERRIAn. "Giza eskubideak, bizitzarako eskubideak, aurrerabide eta justizia sozialak, gure Herria aitortu, onartu eta errespetatzeak esanahi berezia dute, politika mailakoa eta giza mailakoa: desio eta helburu indibidualak konpromiso antolatu bilakatze. Hauxe dugu Batu Gaitezen", dio idatzian. Orobat, ETAren desagerpena eskatu du, Alderdien Legea indargabetzeko galdegin du eta gaurko Eusko Jaurlaritzaren lana kritikatu du.

Olano da gaur egun Gipuzkoako ahaldun nagusia. Goia, berriz, Aldundiko bozeramailea eta Azpiegitura diputatua da.

2011ko maiatzean izango dira udal eta foru hauteskundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.