Markel Olano izango da ahaldungai nagusia. Alkategaien artean, berriz, hauek dira jakinak: Eneko Goia (Donostia), Xabier Iridoi (Irun), Eva Juez (Eibar), Xabier Txurruka (Zarautz), Estitxu Alkorta (Lasarte-Oria), Nahikari Otermin (Pasaia), Txomin Sagarzazu (Hondarribia), Aitor Gorrotxategi (Azpeitia), Ane Beitia (Elgoibar), Javier Zubizarreta (Azkoitia) eta Jose Miguel Santamaria (Ordizia).
Joseba Egibarrek gogorarazi du hauteskundeetarako 11 hilabete falta direla, eta konpromisoa eskatu die alderdikideei. Horrez gain, Bilduri ere igorri dio mezua. Uste du koalizioak "soilik bere proiektuak" garatzen dituela, eta haren "helburu bakarra EAJri eraso egitea" dela.
Koalizioko ordezkariak "une oro kateatzen diren biribilgune batean" daudela iritzi dio.