Herri txikiak bizirik, eskola txikiak bizirik lelopean ospatu dute Gabirian Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia, Balentzategi eskolak antolatuta. Eskulangileen ofizioak ikasteko tailerrak, kontzertuak eta bestelako ikuskizunak izan dira herrian zehar kokatutako lau guneetan.
140 eskola txikitik gora daude Euskal Herrian. Eskola txikiak definitzeko irizpide bateraturik ez dagoen arren, ikasle gutxi izaten dituzten eskola publikoak dira; oro har, bost eta ehun ikasle artean izaten dituzte.