gizartea

Gipuzkoako eta Lapurdiko osasun zentroen arteko lankidetza akordioa sinatu dute

Osakidetzak eta Cote Basque ospitaleetako ordezkariek larrialdi zerbitzuetarako 2000. urtean hasitako elkarlanaren emaitza da sinatu duten akordioa. Hainbat protokolo jasotzen ditu plan teknikoak, bi probintzien arteko mugak sortzen dituen arazoak gainditze aldera.

2010eko maiatzaren 27a
19:33
Entzun
Osakidetzak eta Cote Basque ospitaleetako arduradunek sinatutako hitzarmenaren helburua da Lapurdiko eta Gipuzkoako larrialdi zerbitzuen elkarlana bideratzea, besteak beste, larrialdi deiei dagokienean, ospitalizaioetan, edota gaixoak herrialde batetik bestera garraiatu behar direnean. Hainbat protokolotan jarraitu beharrezko urratsak zehazten ditu hitzarmenak, bi probintzien arteko mugak sortzen dituen arazoak gainditze aldera.

2000. urtean hasi ziren bileren ondorioa izan da hitzarmena, eta behin martxan jarrita, zerbitzua osatzeko moduak aztertzen jarraituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.