Gipuzkoako Fiskaltzak Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzea leporatu die lau guardia zibili

Ustezko etakideen atxiloketan parte hartu zuten lau guardia zibili haiek torturatzea egotzi die, Efe berri agentziak Fiskaltzaren behin-behineko akusazio idatzia aipatuta jakinarazi duenez. Beste sei agente lesio falta baten arduradun egin ditu. 2008ko urtarrilean atxilotu zituzten Portu eta Sarasola.

2010eko otsailaren 5a
22:35
Entzun
Hala, Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu du bi guardia zibilentzat, eta bi urte beste birentzat. Aldi berean,kalte ordainak ezartzen dizkie, eta kargugabetzea.

Fiskaltzak dio agente guztiak jardun zirela aste batzuk lehenago bi guardia zibil hil ziren Cap Bretongo atentatuak “jota”. Atxiloketan parte hartu zuten, eta auzian akusatuta zeuden beste bost guardia zibilen kasuan Fiskaltzak ez du delitu zantzurik ikusi.

Portu eta Sarasola 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituzten Arrasaten. Atxiloketan jo egin zituzten, eta Porturen kasuan ospitaleratu egin behar izan zuten, eragin zizkioten zaurien ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.