Gipuzkoako Foru Aldundiak 787.453 euro bideratuko ditu aurten gizarte ekimeneko laguntzetarako. Diputatuen Kontseiluak gaur onartu du laguntzaren zenbatekoa, eta hori jasotzeko interesa duten elkarteek hilabeteko epea izango dute laguntzak eskatzeko.
Diru laguntza horiek hainbat kostu kubritzeko erabil daitezke; tartean, erakunde eskatzaileen elkartze mugimenduak eragindako kostuen finantzaketarako, programa bereziak martxan jartzeko, eta boluntarioen sustapenean eta prestakuntzan eragina duten programetarako.
2011n 135 erakundek 318 programa edo diru laguntza eskaera aurkeztu zituzten, eta horietatik 101ek jaso zuten laguntza.