ETAk atzo Hernanin (Gipuzkoa) AHTren (Abiadura Handiko Trena) eraikuntzan parte hartzen ari den enpresa bateko bi hondeamakinen kontrako atentatua egin arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak dio egitasmo horren aldeko "apustua" egiten segituko duela. Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, "gehiegizkoa" da atentatua AHTrekin lotzea. Dena dela, erasoari garrantzirik ez zaiola kendu ere adierazi du. Atentatua Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren aurkakoa izan dela egiaztatzen baldin bada, ETAk tren azkarraren proiektuaren aurka egin duen lehena litzateke.
Urnietako (Gipuzkoa) saihesbidearen obratan egin zuen erasoa ETAk, Santa Barbara auzoan, 02:30ean. Denera bi kilo amonal erabili zituen, gaur Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Amenabar Zarauzko (Gipuzkoa) enpresarenak dira makina horiek. Biak kaltetuak izan ziren, baina ez ziren zeharo hondatu. Leherketek ez zuten inor zauritu.
Jaurlaritzak bezala, Aldundiko Diputatuen Kontseiluak "erabat" gaitzetsi du erasoa, eta ETAren "helburu bakarra" proiektuarekin zerikusia duten enpresak "beldurtzea" dela uste du. Egitasmo hori egitea "beharrezkoa" dela deritzo.
AHT
Gipuzkoako Foru Aldundiak dio AHTren aldeko egiten segituko duela
Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzan parte hartzen ari den enpresa bateko bi hondeamakinen kontrako atentatua egin zuen atzo ETAk. Denera bi kilo amonal erabili zituen. Jaurlaritzaren ustez, "gehiegizkoa" da atentatua AHTrekin lotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu