EH Bilduren arabera, berebiziko garrantzia du akordio batera heltzea Batzar Nagusietan, bide azpiegituren alorrean diru iturri berriak irekitzea ezinbestekoa baita. Hamalau arkupe jarri nahi dituzte errepide sare nagusi guztian banatuta ibilgailu astunentzat.
Gipuzkoako errepide sarean bidesariak kobratzeko Arkupe sistema indarrean jarri nahi du lehenbailehen Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernu kontseiluak. Bide Azpiegituretako Sailaren arabera, urtean 27 milioi euroko ekarpen ekonomikoa ekarriko du, eta ezinbesteko diru sarrera da hori. EH Bilduk sarri salatu du aurreko legealdietan neurriz kanpoko gastuak egin zirela, eta ezinbestekoa dela, dauden gastuei aurre egiteko, bidesari gehiago jartzea.