politika

Gipuzkoako Foru Aldundian ere Espainiako bandera jartzeko agindua eman du Auzitegi Gorenak

Auzitegiak atzera bota du helegitea. Espainiarren ikurrak egunero egon beharko du eraikinaren kanpoaldean, "eta toki esanguratsuan".

2009ko azaroaren 18a
15:26
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak gaur beste agindu bat eman du hango banderaz: Gipuzkoako Foru Aldundiari agindu dio oraingoan Espainiako ikurra jartzeko. Aldundiak sartu zuen helegitea atzera bota du ondorioz, "Banderen Legea errespetatzera eta betetzera behartuta dagoelako".

Gorenaren aginduaren arabera, bandera horrek egunero egon beharko du zintzilik eraikinaren kanpoaldean, "eta toki esanguratsuan". Beste ikurrekin batera dagoenean, "Espainiakoak besteekiko leku nabarmena, ikusteko modukoa eta ohorezkoa izan behar du".

Aldundiak dio bere eraikinaren kanpoaldean ez dela banderarik egoten normalean.

EAEko Auzitegi Nagusiak 2005eko irailaren 30ean eman zuen agindu bera, baina Aldundia aurka azaldu zen eta helegitea sartu zuen.

Besteak beste, Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean ere aurtendik dago Espainiako bandera, Gorenak esanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.