hondakinak

Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko aholku batzordea sortuko du aldundiak

"Oso osaera zabala" izango du batzordeak, erakundeek eta "gizarte eragile askok" parte hartuko dutelako.

2012ko otsailaren 28a
16:58
Entzun

Gipuzkoako hiri hondakinen arazoari aurrea hartzeko eta haiek kudeatzeko asmoz, aholku batzordea sortzea erabaki du gaur Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak. Haren arabera, "oso osaera zabala" izango du batzordeak, "gizarte eragile askok" parte hartuko dutelako.

Egitekoak, besteak beste:

- "Hondakinen kudeaketa une oro lurraldearen benetako beharretara egokituta egon dadin, batzordeari analisia eta ebaluazioa egitea dagokio.

- Hondakinen kudeaketa orokorraren alorreko politikak aztertuko ditu, betiere udaletan hartutako erabakiak kontuan hartuta. Plangintza benetako egoerara egokitzen ote den aztertuko du.

- Arautegi aurreproiektuei, planei eta proiektuei proposamenak egitea.

- Hondakinen kudeaketari buruzko iritzia ematea.

- Planei eta programei buruzko aholkuak ematea.

- Garapen iraunkorrari buruzko neurriak proposatzea.

- Hezkuntzako neurriak proposatzea.

- Herritarren partaidetza sustatzea".

40 kide inguru egongo dira aholku batzordean, Foru Aldundiak dioenez. Haien artean: Ingurumen diputatua, Ingurumen foru zuzendaria, Batzar Nagusietako taldeen ordezkariak, arloko mankomunitateak, udalak, Jaurlaritza, sindikatuak, nekazariak, enpresak, merkatari eta ostalariak, unibertsitateak, ingurumen elkarteak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.