Gipuzkoako ikastolen aldeko festa eta aldarria batuko dira gaur 34. Kilometroak jaian

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Dena pronto dago Lezon (Gipuzkoa), 34. Kilometroak jaiari ekiteko. Gaur goizeko bederatzi eta erdietan irekiko dute ibilbidea, eta hortik aurrera, kontzertu eta ikuskizun ugari, eta festa giroa hasiko da Pasaiako lau barrutietan eta Lezon, Gipuzkoako ikastolen alde. Bost gune antolatu dituzte, eta bide guztia hormigoitik edo asfaltorik doala zehaztu dute antolatzaileek, Jaizkibel eta Aiako Harria bertatik bertara ikusiz. 5.000 autok aparkatzeko lekua gorde badute ere, Pasaia-Lezo Lizeoko arduradunek eskatu dute garraio publikoa erabiltzeko. Aukera izango da: Renfek bikoiztu egingo du bagoi kopurua -hogei minututik behin igaroko dira-, eta Euskotrenek ere zerbitzu bereziak jarriko ditu -ordu laurdenero abiatuko dira Donostiatik eta Irundik-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.