foru HAUTESKUNDEAK

Gipuzkoako Podemosen ere ari dira hautagaitza zerrendak aurkezten

Alderdiak dio foru hauteskundeetan egoteko “borondatea eta gaitasuna” badituztela frogatzen ari direla. Bihar bukatuko da hautagai izateko izen-ematea.

enekoitz esnaola
2015eko martxoaren 19a
09:45
Entzun

EAEko Podemos Ahal Dugu-k maiatzeko foru hauteskundeetara alderdiaren markarekin joateko erabakia hartu zuen martxoaren 6an egindako zuzendaritza bileran, “betiere lurralde historiko bakoitzean parte hartzeko borondatea eta gaitasuna frogatzen bada”. Joan den astelehenean hasi zuten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alderdiaren hautagai izateko norbanakoen —ahaldungai nagusi...— eta taldeen izen-ematea, eta, Podemoseko iturriek BERRIAri esan diotenez, hiru lurraldeetan ari dira zerrendak aurkezten.

Gipuzkoan zeuden foru bozetara Ahal Dugu modura joateko hotzen –batez ere, Donostiako zirkulua–, “baina han ere hauteskundeotan egoteko borondatea eta gaitasuna badituztela frogatzen ari dira”, diote alderdiko iturriek.

Ahal Dugu-n bihar bukatuko da hautagai izateko izen-ematea, eta larunbatean eta igandean haien behin betiko zerrenden argitalpena egingo dute. Hilaren 23tik 30era artean barne kanpaina izango da, hilaren 30ean bozketa (Podemos.info webgunean), eta hilaren azkeneko egunean jakinaraziko dituzte zein izango diren bozetako hautagaiak –Nafarroan ere bai–.

EAEko Ahal Dugu-k Batzar Nagusietako inbestidura saioetan bere hautagaia bozkatzeko asmoa du gaur-gaurkoz. Roberto Uriarte idazkari nagusiak, gainera, gobernu itunak baztertuak ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.