Gipuzkoako PPko hautagai izango da Mikel Lezama

2023ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Foru eta udal hauteskundeei begira bere bi hautagai nagusiak aurkeztu ditu PPk Gipuzkoan. Mikel Lezama izango da Diputatu Nagusi izatekohautagaia, eta Borja Corominas, berriz, Donostiako alkategaia. Gipuzkoako PPren hauteskunde batzordeak egin dio proposamena Espainiako PPren batzordeari eta haren oniritzia falta zaie.

Lezama Gipuzkoako PPko idazkari nagusia da, eta duela lau urte egin zuen politikara jauzi Borja Senperren eskutik. Hain zuzen ere, Donostiako PPren eledun karguan Senper ordezkatu zuen beste hautagaiak, Corominasek. Enpresa munduan lan egin du, baita Madrilgo Udalean ere, Europako gaietako zuzendari eta hautetsi gisa. 2019ko bozetan PPren zerrendako bigarrena izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.