HONDAKINAK

Gipuzkoako udalerrien erdiek %70etik gorako birziklatze maila dute

[YouTube]http://youtu.be/yGFyJKljfFw[/YouTube] Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, bideo bat plazaratu du foru aldundiak, gipuzkoarrei eskerrak emateko.

2014ko ekainaren 5a
08:36
Entzun

Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak onartu du “udalerri handi batzuetan" oraindik ere urrun daudela tasa horietatik, baina uste du kontzientziazioa eta hondakinen arazoarekiko ardura "izugarri" zabaldu dela haietan ere. "Guk Gipuzkoako beste herri askok egindako bidea egitera bultzatu nahi ditugu”. 

Gaineratu duenez, Gipuzkoako hogei herritan hondakin organiko guztia herrian bertan kudeatzen dute; tartean daude Orendain, Aduna, Lizartza, Berastegi, Alkiza, Amezketa... 

Errazkinen arabera, gipuzkoarrak "birziklapenaren, iraunkortasunaren, ingurumenaren eta osasunaren alde ari dira"; gainera, uste du "arduraz" jokatzen ari direla hurrengo belaunaldiekin. "Milaka eta milaka herritarrek kontzientzia hartu dute hondakinen arazoaz, eta jarrera aktiboaz, norabide aldaketa horren protagonista bihurtu dira. Gauzak txukun egiten ari dira". Hurrengo urteetan aldaketa horretan "sakondu" egingo dute, "betiere, zero zabor norabidean".

Gipuzkoarrei eskerrak emateko prestatutako bideoan "praktika egokiak" egiten ageri diren herritarrek parte hartzen dute: prebentzioa lantzen, lantokian hondakinak gaika sailkatzen, konpostatzen, gaikako bilketa sistemak erabiltzen, berrerabiltzea sustatzen eta beste hainbat zereginetan ikus daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.