"40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan Espainiako Estatuko herrietatik gure lurraldera etorritako pertsonei". Haiei emango die aurtengo urrezko plaka Gipuzkoako Foru Aldundiak, Larraitz Ugarte bozeramaileak aurreratu duenez: "Andaluziatik, Extremaduratik, Gaztelatik, Galiziatik eta beste hainbat tokitatik etorritako euskal herritarrak Euskal Herria eraikitzen ari dira".
Urrezko plaka eta urrezko domina ematen ditu urtero Gipuzkoako Diputazioak; aurten sari bakarra izango dela azaldu du Ugartek. Ekitaldia martxoaren 28an izango da.