Gizartea

Gipuzkoako zahar etxeetan greba mugagabera deitu du ELAk

Sindikatuaren arabera, “onartezina” da Lares patronalak egindako proposamena. “Gutxieneko baldintzen azpitik dago, eta Adegik dituen nahiak baino ez ditu ase nahi”. Maiatzaren 13an hasiko dute greba.

Berria.info
2013ko apirilaren 17a
16:26
Entzun

ELA sindikatuaren arabera, “onartezina” da Lares patronalak Gipuzkoako zahar etxeetako lan hitzarmenaren inguruan egin duen proposamena. “Atzoko bileran aurkeztu ziguten proposamenarekin lortu duten bakarra langileak gehiago haserretzea da. Nahi duten bakarra gatazka gehiago luzatzea da”. Sindikatuaren ustez, Laresek duen asmo bakarra Adegi “asetzea” da. “Ziur gaude Laresek Adegirekin adostu duela bere proposamena .Hori dela eta, maiatzaren 13tik aurrera greba mugagabera deitu du.

Sindikatuak azaldutakoaren arabera, Laresek egindako proposamenean desagertu egiten dira enpresa itunak. “Gainera, hutsune bat egonez gero, jardun erdiz lanean ari diren langileei ukatu egiten lanaldi osoa egiteko aukera. Plaza pribatuak dituzten zahar etxeetan, berriz, lanaldiaren %10a malgua izatea nahi dute. Langileek eskubideak galtzea dakar, eta ezin dugu onartu”.

ELArekin akordioren bat egin nahi izanez gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko proposamenaren “eduki guztiak” onartu beharko dituela gogorarazi dio Laresi. Gipuzkoako Foru Aldundiak nahi du datozen bi urteetan 8,2 milioi euro bideratzea zahar etxeetan lan egiten dute 4.800 langileen baldintzak hobetzeko. Adegik salaketa jarri zion aldundiari negoziatzeko eskubidea urratu zuela argudiatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.