gizartea

Gipuzkoako zaharren egoitzetako bigarren greba egunak %95eko babesa izan du

ELA eta LABen arabera, "egundoko arrakasta" izaten ari da deialdia. Atzo hasi zuten greba, eta bihar amaituko dute.

2013ko otsailaren 28a
16:38
Entzun

Eguerdian elkarretaratzea egin dute Donostian hainbat lagunek, Bulebarrean, Zaharren egoitzak hitzarmen duina. Erreformarik ez leloarekin.

Iñigo Zubeldia ELAko ordezkariak argitu du sektorean dauden 3.800 langileetatik %66 gutxieneko zerbitzuetan daudela eta mila langile greban. Haren arabera, gutxieneko zerbitzuetan 650 lagun inguru daude, baina haien asmoa greba egitea zen.

"Oso harro gaude jendearen erantzunarekin", esan du Zubeldiak. Gipuzkoa osoan grebaren berri ematen 150 auto baino gehiago daudela azaldu du. 

Atzo sindikatuek ziurtatu zuten grebaren erantzuna %93 izan zela, eta horien ia %100 protestan aritu zirela. Adegiren arabera, aldiz, %5eko erantzuna izan zuen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.