gizartea

Gipuzkoako zaharren egoitzetan bost eguneko greba iragarri dute, akordiorik ezean

ELA eta LAB sindikatuek adierazi dute hitzarmenaren negoziazioetan dagoen "blokeoaren" aurrean egin dutela deialdia. Apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren 1, 2 eta 3an egingo dute greba, aurretik akordiorik ez badago. "Giltza" apirilaren 16a izango dela uste dute.

2013ko apirilaren 11
16:36
Entzun

ELAk eta LABek ez dute "inongo proposamenik" espero Adegiren aldetik, bereziki aldundia salatzeko erabakiaren ondoren. Apirilaren 16a izango da "giltza", sindikatuen arabera. Egun horretan patronalaren proposamenak ez baditu biltzen sindikatuek eta aldundiak aurkeztutako edukiak, mobilizazioekin jarraituko dute.

Otsailean hiru eguneko greba egin zuten zaharren egoitzetako langileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.