errausketa plantak
Gipuzkoan egitekoak diren errausketa planten proiektuak gelditzeko eskatu du Greenpeacek
Gipuzkoako Diputazioak Txingudiko eta Aritzetako errausketa planten proiektuak defendatzeko europako zuzentaraua erabili izana salatu du Greenpeacek. "Erabat justifikaezintzat" jo du argudio hori erabiltzea eta plan foralak hondakinen politika europearra jarraitu beharrean, zaborraren handitzea onartzen duela adierazi du erakunde ekologistak. Bihar eta etzi "erraustea ez da irtenbidea" lelopean jardunaldiak egingo dituzte Donostian.
Greenpeaceko kide den Juan Lopez de Uraldek azaldu duenez, lehengo hamarkadako errausketa planten "booma" amaitu ondoren,horien eraikuntza eten egin zen, Gipuzkoako proiektua azaldu zen arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu