Gipuzkoan erabaki bat hartzeko EAren eta PSEren proposamenak ezagutzeko zain daudela dio Aralarrek

Ez batzuek ez besteekin ez dietela beren egitasmoen berri eman agertu du Oxel Erostarbe Aralarren Gipuzkoako koordinatzaileak.

2007ko ekainaren 28a
10:56
Entzun
Gipuzkoako Diputazioaren osaketan zein jarrera hartu erabaki gabe dauka oraindik Aralarrek, besteak beste, EAk eta PSEk ez dizkietelako beren proposamenak aurkeztu eta uste dutelako informazio hori ezinbestekoa dutela aukeraren bat egiteko. EAren programa "ezkerrekoa edo eskumakoa" de jakiteko gogoz daudela nabarmendu du Oxel Erostarbe Gipuzkoako koordinatzaileak: "EAk, ez digu oraindik programarik mahai gainean jarri, eta desiratzen gaude EAren programa ezagutzeko, ez ezkerrekoa eso eskumakoa den eta nondik nora doan ikusteko", esan du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.

"PSErena ere ikusi egin beharko da nolakoa den, oraindik ez baitira gurekin jarri harremanetan", erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.