Gipuzkoara itzuli da Korrika

Lasterketa Gasteizen izan zen atzo, eta jendetza batu zen. Gaurko eguna Trebiñun hasi du Korrikak, eta Azkoitiraino joango dira. Bideoa: zazpigarren etaparen bideokronika. [Youtube]http://youtu.be/0nBkthEGvhc[/Youtube]

2013ko martxoaren 20a
08:07
Entzun

Aurrera doa Korrikaren 18. edizioa, eta hiru herrialde zeharkatu ditu gaur. Gauerdia igaro eta laster Trebiñura sartu da, eta eguerdirako Bizkaira iritsi, Otxandiotik.

Arratsaldean Bizkaiko hainbat herritan aritu dira lasterka: Durangon, Elorrion, Berrizen... 18:30 aldera sartu da Gipuzkoan berriro; Eibarren izan da, eta Soraluze eta Elgoibarretik barrena, Azkoitian amaituko dute eguna. Aurtengo Korrika Gipuzkoan hasi zen hain justu, martxoaren 14an, Andoainen.

Zazpigarren eguna du gaur Korrikak, eta jadanik kilometroen erdiak gainditu dituzte. Goizeko zortzietarako, guztira 1.373 kilometro eginak zituzten, eta 1.214 falta zituzten aurtengoa amaitzeko.

Igandean amaituko da 18. edizioa, Baionan. Lapurdiko hiriburuan irakurriko dute lekukoak zazpi herrialdeetan zehar eraman duen mezua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.