Gipuzkoarrak jatorriaren arabera sailkatzea egotzi dio PSE-EEk foru aldundiari
Gipuzkoako herritarrak Euskal Herrian eta handik kanpo jaiotakoen artean sailkatzea egotzi dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEko eledun Rafaela Romerok aldundiko Immigrazio zuzendari Marcos Nanclaresi. Immigrazio politika «arrazistak, totalitarioak eta xenofoboak» ezarri nahi izatea leporatu dio. Gezurretan aritzea egotzi dio diputazioak Romerori. Immigrazio Zuzendaritzak argitu du ez duela herritarrak sailkatzeko asmorik: «[Aldundiak] ez du hori egin, eta ez du inoiz egingo. Romerok esandakoa gezur biribila da, zitalkeria». Beldurra zabaldu nahi izatea egotzi dio PSEko eledunari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu