Gipuzkoarrek AP-8 eta AP-1ean hilean gehienez 25 euro pagatzea proposatu dute

Errepideak ordaintzeko orduan herritarren artean dauden desorekak desagerrarazi nahi dituela dio Diputazioak

ainara arratibel gascon
Donostia
2012ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Gipuzkoarrek lurraldeko autobideak—AP-8a eta AP-1a— erabiltzeagatik hilero 25 euro baino gehiago ez ordaintzea nahi du foru aldundiak, eta proposamenaarau gisa eramango du Batzar Nagusietara. «Errepideen finantzaketan gipuzkoarren artean dauden desorekekin amaitzeko lehen urratsa da. Ezin genuen zain egon bidesariei buruzko batzorde txostengileak erabaki bat hartu arte», nabarmendu du Bide Azpiegituretako diputatu Larraitz Ugartek.

Gehienez 25 euro pagatzeko beharrezkoa izango da Gipuzkoako herri batean erroldatuta egotea, VIA-T txartela edukitzea eta Ogasunarekin zorrik ez izatea. Ugartek espero du alderdiek proposamena onartzea. «Ardura politikoz jokatzeko eskatzen diet, gipuzkoarrentzat ona den proposamen bat aurrera atera ahal izateko».

EAJko batzarkide Markel Olano, berriz, gogor mintzatu da bidesarien inguruko batzorde txostengilearen erabakia irailera atzeratu delako. «Bilduk ez du ausardiarik lurraldeko gaitasun handiko errepide guztietan bidesariak jarri nahi dituela esateko». PSE-EE ere kexu azaldu da, eta Ugarteren proposamena «elkartasungabea eta fede txarrez egindakoa» dela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.