Gipuzkoatik kendu dute SOS Deiak-eko telefono zerbitzua
DONOSTIA. SOS Deiak larrialdietarako telefonoko Gipuzkoako langileek bi orduko lanuztea eta elkarretaratzea egin zuten atzo, Donostian. Herrialde horretako zerbitzua ezabatu eta Bizkaitik ematea erabaki du Eusko Jaurlaritzak; horrek hemezortzi langile kaleratzea eta Gipuzkoan zerbitzua okertzea eragingo du, ELA sindikatuak ohartarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu