Yamiled Giraldo Iturengo bizilagunaren hilketaren kasuko epaiketa hasi da gaur Iruñean, eta auzipetuetako batek, Rodrigo S. S.-k, 3.000 eurogatik hil zuela aitortu du. Bost gizon daude auzipetuta, eta fiskalak 150 urteko espetxe zigorra eskatu du guztira, tartean epaiketa ustez hilketa agindu zuenarentzat. Horrek, ordea, ukatu egin du salaketa.
2009ko apirilaren 29an hil zuten Giraldo Iturengo (Nafarroa) bizilaguna, Cordovillan, tiroz. Fiskalaren arabera, prostituzio eta sexu gehiegikeriako kasu batean lekuko gisa aurkezteagatik hil zuten. Fiskalak dio Jose L.L.-k, espetxetik, Giraldo hiltzea agindu zuela, lekukotza hori emateagatik.
Giraldoren lekukotzan oinarrituta, Jose L.L. espetxera zigortu zuen epaileak aurreko epaiketa batean, eta Giraldori, biktima moduan, 19.000 euro ordaintzera ere bai. Fiskalaren arabera, kartzelan zegoela prestatu zuen Giraldo hiltzeko plana, beste batzuek hil zezaten.
Nire A. M. beste auzipetuetako batek ere aitortu du hilketan parte hartu zuela, eta amu moduan Giraldori estetika enkargu bat egin ziola. Orain "oso damututa" dagoela esan du. Beste bi auzipetuek, Pedro Andres G.P.-k eta Karlos I.-k, salaketa ukatu dute.
"Genero indarkeria kontra egiteagatik hil zuten", salatu du Sexu Biolentziaren Aurkako Emakumeen Plataformak. Elkarte horrek elkarretaratzea egin du goizean, 09:30ean epaiketa hasi denean, Nafarroako Auzitegiko atarian. Lunes Lilas elkarteak ere elkarretarartzera deitu du gaurko, 20:00etan Gazteluko plazan, baita hilaren 7rako ere.
GENERO INDARKERIA
Giraldoren kasuan, 3.000 eurogatik hil zuela aitortu du auzipetuetako batek
Bost pertsona epaitzen hasi dira 2009ko apirilaren 25ean Cordovillan Yamiled Giraldo Iturengo bizilaguna tiroz hil izana leporatuta. Prostituzio eta sexu gehiegikerien inguruko kasu batean lekukotza emateagatik hil zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu