Hotz iratzarri da eguna, baina txorizo, ogi, talo eta ardo piska batekin laguntzarekin barrua berotzen dira dagoeneko milaka lagun. Leku askotan ospatzen da, baina Bibokoa eta Donostiakoa izaten dira azoka jendetsueneak. Gaurko honako egitaraua antolatu dute Bilbon zein Donostian:
BILBO
Konpartsen egitarua
10:.00: Txosna zabaltzea. Urtero legez, San Nikolas eliza ondoan egongo da, 22:00 arte.
12:00: Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariak, txosnaren ondoko oholtzan.
12:00: Pintxoa eta sagardoa banatuko dituzte, euro eta erdiren truke.
14:00: Bilboko gaita jotzaileak.
17:00: Erromeria Amaiur taldearekin.
18:00: Gabonetako hiru saskiren zozketa. Txartelak txosnan salgai.
18:30: Zozketaren ostean, erromeria izango da berriz.
BBK-ren egitaraua
09:00: Ohiko produktuen salmenta BBK-ko erakusmahaietan, 20:00ak arte.
10:00: Animazioa azokan: Plaza Barrian, Areatzan eta Arriaga plazan, 20:00ak arte.
11:00: BBKren 2007ko egutegia banatuko dute, Arriaga plazan. 15:00ak arte.
13:00: BBKren sari banaketa.
19:00: Oskorri& The Pub Ibiltaria, San Tomaseko IX. BBK kontzertua, Pio Baroja plazan.
DONOSTIAN
10:00: Donostialdeko Ezti Lehiaketa, San Joan kalean.
10:00: Barazki eta Fruituen Lehiaketa, Konstituzio plazan.
10:00: Txisto, talo, ogi, gazta, erroskilla, eztia, sagardo nahiz beste hainbat jakiren eta eskulanen salmenta, Konstituzio plazan, Elkano kalean, Bulebarrean, Zuloaga plazan eta San Joan kalean.
10:00: Zerriaren erakusketa Konstituzio plazan.
11:00: Euskal Herriko Txistor Lehiaketa Gipuzkoa plazan -13:30ean sari banaketa.
11:00: Haur tailerra Txurruka kalean.
11:30: Kalejira trikitilariekin, Gipuzkoa plazatik Konstituzio plazara.
12:30: Barazki eta Fruituen Lehiaketako sari banaketa Konstituzio plazan.
13:30: Bertsolariak Abuztuaren 31 kalean.
17:00: Zanku eskola Bulebarreko kioskoan.
20:00: Erromeria, Estanga anai-arrebekin, Bulebarreko kioskoan.
Jaiak
Giro beroa santomasetako azoketan
Bilbon, Donostian, Errenterian, Azpeitian... leku askotan egiten da santomasetako azoka berezia, eta azokaren aitzakian, jai giroa zabaltzen da. Jende asko ari da biltzen ospakizun horretara, batik bat, Bilbon eta Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu