sanferminak

Giro euskaldunean

"Festa herrikoi, euskaltzale eta parte-hartzaileak" izateko helburua lortu dutela uste dute Iruñeko hainbat eragilek. San Ferminetan Kantari ekimena da horren adibideetako bat: 450 lagun aritu ziren kantuan euskal giroan.

2010eko uztailaren 14a
10:52
Entzun
Iruñeko hainbat elkarte, taberna, peña eta kolektibok inoizko egitaraurik mardulena prestatu dute aurtengo sanferminetarako -'Herri Sanferminak' izenekoa-, "festa herrikoi, euskaltzale eta parte-hartzaileak" izateko asmoz, eta uste dute lortu dutela xedea. Gustura daude.

Festa kalera ateratzea izan da haien aurtengo helburuetako bat, eta baimen edo lizentzien kontura Udalarekin liskarrak izanen zituztela bazekitenez -aurreko urteetan eduki dituztelako-, agertoki bakar bat prestatu beharrean Iruñea osoa bihurtu dute agertoki.

Bideo honetako ekitaldia da horren seinale. Lehengo larunbatekoa da, San Ferminetan Kantari ekimenekoa. 12:00etan abiatu ziren kantuan Merkatu plazatik, eta, antolatzaileen esanetan, 450 lagun ibili ziren giro euskaldunean Alde Zaharrean pare bat orduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.