Azkenean bai, azkenean joan dira Gorbeiara ibilaldian Egunkaria-ren alde. Atzo, aurreko astean martxa atzeratu beharra izan ostean. Zigoitiatik (Araba) abiatu ziren hainbat lagun, 9:00etan. Haien artean zen Joan Mari Torrealdai auzipetua; Jon Juaristik eta Felipe Zelaietak bertsotan omendu zuten Zigoitian eta, Alfredo Hernandezek agurra dantzatu ondoren, ohorezko txapela jarri zioten, auzipetu guztien ordezkari gisa.
11:30ean ekitaldia egin zuten Gorbeiako tontorrean eta 13:30ean mokadua Zigoitian, Muruako zentro sozio-kulturalean. Giro ona izan zen, eta denek aldarrikatu zuten gauza bera: Egunkaria libre!. Ibilaldiko argazki gehiago, hemen.
Epaiaren zain
Otsailaren 1ean bukatu zen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, euskarazko kazetaren aurkako epaiketa. Fiskalak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen absoluzioa eskatu zuten, haien aurkako frogarik ez dagoela iritzita. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek, aldiz, 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin zituzten auzipetuentzako. Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez epaileek osatzen dute epaimahaia eta oraindik ez dute eman epaia -ez dago datarik jarrita horretarako-.
egunkaria auzia
Giro ona 'Egunkaria'-ren alde Gorbeiara egindako ibilaldian
Omenaldia egin zioten Joan Mari Torrealdairi, auzipetu guztien ordezkari bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu