Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ez du onartu EAJk Espainiako Estatuari jarritako salaketa, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota zuelako Eusko Legebiltzarrak onartutako Kontsulta Legea. EAJk berak jakinarazi duenez, auzitegiak ebatzi du salaketa ez dela bateragarria Giza Eskubideen Europako Itunarekin. Hortaz, epaia behin betikoa da, eta haren aurka ezin da salaketarik jarri.
EAJk esan du onartzen duela epaia, nahiz ez datorren bat.
2008ko ekainean onartu zuen Kontsulta Legea Eusko Legebiltzarrak, eta urriaren 25erako herri galdeketa deitu zuen Juan Jose Ibarretxe buru zuen Jaurlaritzak. Ordea, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuen legea, eta, horrekin batera herri galdeketa. Erabakiaren aurka Europara jo zuen EAJk, baina auzitegiak ez du ontzat jo haren salaketa.
POLITIKA
Giza Eskubideen Auzitegiak ez du onartu Kontsulta Legearen debekuaren aurkako helegitea
EAJk jarri zuen salaketa Europako Giza Eskubideen Auzitegian. Hark ebatzi du salaketa ez dela onartzekoa, ez delako bateragarria Giza Eskubideen Europako Itunarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu