Gipuzkoa plazarainoko bidea egin dute, katean, errauste plantaren kontrako mugimenduak deituta. Hainbat mobilizazio egin dira plaza horretan errauste plantaren kontra —esate baterako, han hasi zen Gipuzkoa Zutik-en kanpaldia—, eta horregatik aukeratu dute gaur ere toki hori bera.
Pankarta eraman dute giza katearen aurretik, eta hasieran eta bukaeran parodia ere egin dute.
Erraustegia alboratu eta alternatiba eske Donostian egiten ari diren giza-katean. @ErrausAurkMugipic.twitter.com/GaSPtJbqUg
— noaua (@noaua) 2017(e)ko ekainak 17